2015-01-12

Sarea.

Konputagailu-sarea  bitarteko fisiko (kableak) edo haririk gabeko loturetatik informazioa, baliabideak eta zerbitzuak (posta elektronikoa, jokoak, txat etab.) konpartitzen duen konputagailu edota gailu multzo da. Informazioa  Zenbaki binearioen bitartez edo  bits (Batak eta zeroak) trasmititzen da, Ordenadore zein zirkuito elektronikoen bitartez prozesatu daitezkenak.
Sare lokala edo LAN sarea (ingelesez, Local Area Network, LAN akronimoaz ezagunagoa) ordenagailuen sare lokalari deritzo.
Sare hauek esparru txikiak estaltzen dituzte: etxeak, bulegoak, aireportuak, eraikinen talde txiki bat... Hedadura zabaleko sareekin alderatuz gero, lehenen ezaugarri nagusiak datu transferentzia azkarragoa, estaldura geografiko txikiagoa eta telekomunikazio linea alokatuak behar ez izatea dira.

Ordenadoreak haien artean konektatzen diran neurriak, sare bat daukagu.

Zer behar da ordenadoreak haien arten konektatzeko? Sare txartela(tarjeta de red). Sarean erabilitako kableatua eta arkitekturaren arabera, interfaze desberdinak existitzen dira, baina gaur egun ohikoena RJ45, interfaze bidezko Ethernet teknologia da erabiliena. 
T-568B Ethernet gurutzatua

Honako sistemarekin, software egoki batekin ordenadoreak haien artean konektatzen dira.
LAN saretik aparte, gero eta gehiago erabiltzen den sistema /TCP/IP protokoloa da.

IP protokoloa.
TCP/IP protokoloak ehun protokolo baino gehiago hartzen ditu bere baitan, baina, protokolo horien guztien artean, TCP (datuen garraioa) eta IP (datuen ibilbidea) dira nagusiak. 
IP protokoloa da Interneteko benetako arima, beraren bitartez konektatzen baitira munduan zehar barreiatutako hainbat sare lokal eta konputagailu.
TCP/IP protokoloa AEBetako Defentsa sailak garatu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta ARPANET sarean egin zituzten lehenengo probak. Hasiera hartan, adituen helburua sistema desberdinak konektatu ahal izatea zen.

IP helbideak. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko komunikatzen diren makina guztiek helbide nahastezin bat eduki behar dute: IP helbidea; IP protokoloa erabiltzen duen sare batean gailu baten interfaze bat  logiko eta hierarkikoki identifikatzen duen zenbakia da.

Ezaugarri ezberdinetako sareak daudenez, hiru motako IP helbideak bereizten dira.
Helbideen atzipena finkoa edo dinamikoa (DHCP bidezkoa, Dynamic Host Configuration Protocol).) izan daiteke.
TCP zein UDP protokoloen helburua, aplikazioek behar duten bi muturren arteko konezioa bideratzea da. Bere ezaugarririk nagusienak:  Konexiora zuzenduta; Inongo daturik bidali aurretik konexioa ezartzea beharrezkoa da. Konexio honen bidez datuak hurrenkera egokian eta paketeak errepikatu gabe helduko dira helburuko aplikaziora.


Sare mota desberdinak.
Eremu geografikoaren arabera
        PAN:  Sare Pertsonala
        LAN: Sare lokal
        MAN: Hiriko edo metropoliko sarea
        WAN: Hedadura zabaleko sarea
        WLAN (Wireless Local Area Network): Sare inalanbrikoak

Beste Protokoloak

HTTP (HyperText Transfer Protocol). Web orrietara abiatzeko erabiltzen duguna.
FTP (File Transfer Protocol). Fitxategiak edo artxiboak igortzeko eta jasotzeko.
SMTP (Simple Mail Transfer Protocol) etal
POP (Post Office Protocol).Helbide elektronikoarentzat.
TELNET. Urruneko ordenadoretara sartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada